2014(e)ko azaroaren 11(a), asteartea

Gaurko sarreran haurrei beraien gorputz atalak erabiliz irudiak sortzea posible dela erakutsiko dut. Gainera, haien gorputza hobeto ezagutzeko lagungarria ere bada ariketa hau.

Ezkerrean dugun irudi honetan hainbat eskuz osaturiko eguzkia aurkitzen dugu. Haur guztien artean egiteko oso egokia da eta elkarrekin lan egiten ikasteko primerako aukera. Ume bakoitzak esku tamaina desberdina izango du, beraz aniztasuna lantzeko ere da baliagarria ariketa hau.

Hasteko, irakasleak borobil handi bat marraztuko du eta haurrei utziko die hura margozteko aukera. Tenperak erabiliko dira. Ondoren, eguzkia osatzen duten koloreak plastikozko edo paperezko plateretan botako du irakasleak. Haur bakoitzak plateretan dauden kolore bat aukeratzeko aukera izango du eta nahi izanez gero, kolore horien nahasketa egin dezake. Ikasleek eskua tenperekin busti aurretik, irakasleak nola egiten den erakutsiko die, bera eredu izanik. Guztiek prozedura ulertu dutenean lanari ekiteko prest egongo dira. Bakoitzak bere eskuaren aztarna paperean utzi ondoren zikatzen utziko da. Azkenik, tenpera zikatzean eguzkia osatzeko ordua da. Bakoitzak bere aztarna borobilaren inguruan itsatsiko du.




Eskuak erabiltzeaz gain oinak ere erabili ahal 
dira. Hona hemen oinak erabili diren marrazki baten eredua.




iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina