Astekaria

 Astelehena, abenduaren 1.

Gaur irakasgai honetako azken saioa da. Talde bakoitzak bere proiektuari buruzko aurkezpena egin du. Ondoren, lan hau eginez ikasi duguna guztion artean komentatu dugu eta jarraian taldearen ebaluazio orri bat bete dugu.
Horrez gain, blogean Creative Commons-en lizentzia gehitu dugu eta Hezkuntza Saileko berriak gure blogetan agertzeko jario bat sortu dugu. Egutegia ere gehitu dugu.

Astelehena, azaroaren 24.
IKTak hezkuntzan txertatzen
  • Gaurko gizarteak teknologia berrien inguruko alfabetazioa lantzeko beharra inposatzen du.
  • Teknologia berrien eragina eskolan ere da nabarmena: irakasle eta ikasleen rolak aldatzen dituzte (ikasleak aktiboagoak izateko aukera dago eta irakaslea pertsona dinamizatzailea) eta gaitasun berrian lantzeko baliabideak dira.
  • Ikasten ikastea garrantzitsua da. Eta prozesu horretan teknologia berriek garrantzi handia daukate.
  • Internet espazio sozial bat da
IKT hezkuntza prozesuan txertatzeko kontuan hartu beharreko irizpideak:
- Hezkuntza prozesuaren helburuak eta lantzeko edukiak errazago betetzeko.
- Parte hartzea eta taldearen integrazioa bideratzen laguntzen duten galdetu behar dugu. Zein neurritaraino dira lagungarriak?
- Baliabidearen ezaugarriak ikaslearen adin eta ikasteko gaitasunerako egokiak diren ikusi behar dugu eta horietara moldatu.
- Zer landu nahi dugu? Zer nahi dugu egin errekurtso honekin? Nola erabiltzen da? Zein da erabiltzeko adin egokia?
- Erabiltzeko erraza da baliabide hau? Haurrentzako egokia da? Funtzio bat baino gehiago ahalbidetzen dituzte?

  • Curriculumean txertatzeko:
- Curriculumeko elementu bat izango da: lantzeko elementua eta errekurtsoa.
- Aplikazioa marko konstruktibistan, hau da, koherentea metodologiarekin.
- Planteamendu multimedia.
- Ikuspegi berritzailea.

Kontuan hartzeko:

  • Aprendizaiaren oinarria ez dira errekurtsoak, baizik eta teknika eta estrategia didaktikoak.
  • Irakaskuntza komunikazioan oinarritzen denez, edozein teknologia egokia izango da baldin eta prozesu horretan lagunngarria suertatzen bada.
  • IKTak hainbat funtzio eduki ditzakete irakaskuntzan.
  • Arrazoi asko topa daitezke IKTak integratzeko. Bereiz ditzagun irizpide hezigarri horiek.
IKTak eta hezkuntzaren berrikuntza
  • IKTek berez ez dute berrikuntza bultzatzen, haien integrazio konplexu da.
  • Berrikuntzak, hausnarketa eta planifikazio prozesua eskatzen du.
  • IKT ek berrikuntza prozesua bultzatzen dute.
  • Beti ere formakuntzan berrikuntzaren ikuspegia sartu behar da.
  • IKT eta berrikuntza didaktikoa: oreka errealista
- abiapuntua: hezkuntza testuingurua.
Gure ardatza hezkuntza prozesua da. IKTen integrazioa prozesu horretan laguntzeko aukera da, berrikuntza markatzen.


Bi bideo ikusi ditugu:
1. Tecnología o metodología.
Ideia nagusuak:
 
- Teknologia berriek eskaintzen dituzten erraztasunak irakaskuntza beste era batera egiteko erabili behar dira.
- Nahiz eta teknologia berriak dituen eskola izan, edukiak emateko metodologia teknologia horietara moldatu behar da, bestela ez dute ezertarako balio.
2. Education
Ideia nagusiak:
- Mundu aldakor batean gaude, beraz, irakaskuntzarako metodogolia aldaketetara moldatu behar da.


Azaroaren 17, astelehena.


Gaitasun digitalei buruzko bideoak ikusi ditugu. Taldeka banatu gara eta talde bakoitzak dagokion bideoa ikusi ondoren, gainerakoei ikusitako bideoa zeri buruzkoa den azaldu die. Bideoak ikusi eta ikusitakoa konpartitu ondoren, bideoei buruzko galdera batzuk erantzun ditugu. Niri egokitutako bideoa "You post it you loose it" izenekoa da. Bertan, sarean argazki eta dokumentuak igotzen ditugun momentuan galdu egiten ditugula azaltzen da. Interneten zerbait eskegitzean edonork ikus, konpartitu, erabili eta gorde dezake. Nahiz eta igotakoa ezabatu nahi, betirako gordeta geratuko da eta edonork nahi duen unean ikus dezake. 

Kontu handia izan behar dugu interneten jartzen dugunarekin, ez baitakigu nork ikusiko duen eta etorkizunean ekarriko dizkigun arazoak zeintzuk diren. Argazki soil batek edota iruzkin batek guri buruzko informazio asko ematen du, guk uste baino gehiago. Igotzen ditugun gauzek esaten al dute gure nortasunari buruz erakutsi nahi duguna? Askotan nahi duguna baino gauza gehiago erakusten ditugu eta horretaz jabetu eta aldatu egin behar dugu. Guk nahi duguna bakarrik transmititzen ikasi behar dugu, gainerakoek norberari buruzko iritzi desegokia izan ez dezaten. 



 You post it you loose it bideoa: 


Jarraian aurreko klasean konpetentzia digitalei buruz emandako materia argiago izateko bideo bat ikusi dugu. Bertan, konpetentzia hauek zer diren azalpen labur bat entzun dugu, Jordi Adell-en eskutik.

Hona hemen ikusitako bideoa:







Urriaren 27, astelehena.

Zeintzuk dira gaur egun haurrek eskolarizazioa bukatzen dutenean eduki beharreko oinarrizko gaitasunak?

- Ingurumena ezagutzea eta errespetatzea
-  Autonomia, bizitzaren hainbat arlotan
- Irudimena
- IKTak zentzuz eta modu egokian erabiltzen jakitea
“La competencia digital” deituriko bideoa ikusi dugu. Bertan, persona batek gaitasun digitala edukitzeko zer behar duen esaten da: interneten aurki dezakegun informazioa egokia den ala ez sailkatzen eta epaitzen jakin behar dugu, guk geuk informazioa produzitu, gizarteko kide aktiboa izan espazio horren barruan; ekarpenak egitea, interpretatu, kodifikatu, deskodifikatu, simulazioa, hiritartasuna, arauak ezagutu eta errespetatu. Alfabetizazio digitala alfabetizazio guztiak biltzen dituena da, aurrekoak bere barnean biltzen dituena. Pentsamendu kritikoa izatea garrantzitsua da, autorea izateak dakarren erantzukizuna onartu behar da. Ikaste-prozesu honetan geureganatzen ditugun gaitasunak gauza berriak ikasteko erabili.
Espazioan interaktuatzeko eta elkarrenganako elkarreragina sortzen den espazio birtuala da internet, etorkizunerako hiritarrak sortuko dituena. 




Konpetentzia digitala

Informazio eta komunikaziorako alfabetizazioa da. Honen elementuak:
Ezagutza
Trebezia
Jarrera


- Europako kontseiluaren ustez oinarrizkoen artean sartzen da konpetentzia hau.
- Espainiako LOEren arabera, komunikazio eta hizkuntza arloan oinarrizko gaitasunen artean hau sartzen da.
- Haur hezkuntzan ere aipatzen da gaitasun hau komunikazio tresna delako. Haur Hezkuntzako curriculumak dioenez, gelan haurrek ordenagailua erabiltzen hastea oso egokia da. Horren helburua hezkuntza prozesua hobetzea da. Ikaslearentzat IKTak eskolako testuinguruaren barruan modu esanguratsuan erabiltzea garrantzitsua da. Errealitatearen hainbat arlo moldatu gabe azaldu al zaizkie haurrei, infantilizatu gabe. Errealitatea eta ikus-entzunezko adierazpena apurka-apurka bereizten eta baloratzen ikastea konpetentzia digitalen ezaugarri garrantzitsua da, eta haurtzarotik ikastea komeni da. Teknologia hauek hizkuntza ofizialetan erabiltzea eta atzerriko hizkuntzak ikasteko tresna baliagarriak dira.

 
Alfabetitazio digitala: oinarrizkoa den gaitasuna da. Denboran zehar erlatiboa da.
Konpetentzia digitala: hau lortzeko alfabetizazio digitala behar dugu. Modu orokorrean balio digitalak erabiltzeko eta hauetaz baliatzeko trebezia. Programak eta aplikazioak lantzeaz gain eta interneten informazioa bilatzeaz gain, informazioa aukeratu, landu, erabilera kritikoa izatea eta partea hartzea da.



  • Zertan datza konpetentzia digitala:

- Gaitasun digitala. Hala nola, Word erabiltzea, aparatuak eta aplikazioak erabiltzea.
- Informazioari dagokionez: bilatzea, aztertzea, aukeratzea eta ekoiztea
- Komunikazioa eta adierazpena: TTBBren bidez komunikatzea eta adierazpen baliabide gisa erabiltzea
- Aurrean aipatutako guztia modu egokia eta erantzukizunez erabiltzea. Teknologia berriak modu arduratsuan erabiltzea.
- Netiketa: interneten parte hartzeko jakin behar diren arauak. Moldakorrak.
- Creative commons: lizentzia bat non zure produktua interneten publikatzen duzun eta hori berrerabiltzeko baimena ematen duzu, hori bai, baldintza batzuekin: erabiltzen duenak nondik hartu duen aipatu behar du.
- Datu pribatuen erabilera
- Konfidentzialitatea


2014ko urriaren 20a, astelehena.

Gaur gure lehenengo eguna izan da eta web 2.0ri buruz hitz egiten hasi gara: gai honi buruz zer dakigun, zer den, aurretikoak eta web 1.0 eta 2.0ren artean dagoen aldea. Ondoren, ordenagailuez mintzatu gara eta ordenagailuaren osagarriak zeintzuk diren aipatzeaz gain, ordenagailuan bertan aurki ditzakegun programak zeintzuk diren, bertan existitzen diren fitxaegi motak, memoria desberdinak eta bakoitzaren ezaugarriak eta softwarrari buruz dakigunaz hitz egin dugu; software irekia eta software librea desberdindu ditugu eta software itxia zer den aipatu dugu.

Gero, Google-en barruan g-mailra sartu gara eta zerbitzu honek eskaintzen dizkigun hainbat arlo ikusi ditugu, adibidez, filtroak nola egin, alarma bat nola sortu edo gai jakin buruzko informazioa nola jaso dezakegun.

Blogei buruz ere mintzatu gara eta blogak zer diren, zertarako erabiltzen diren eta blog bat sortzeko pausuei buruz azalpentxo bat eduki ondoren, gure bloga sortzen hasi gara argibide horiek kontuan hartuz.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina