2014(e)ko urriaren 20(a), astelehena





Blog hau hasteko Francesco Tonucci-k idatzitako "Los materiales" liburari buruz emandako hitzaldiari buruzko laburpen bat esaintzen dizuet. Bertan, haur hezkuntzako plastika arloan erabiltzea komeni diren baliabideei buruz hitz egingo dut.



Tonuccik dioenez, geletan erabiltzen diren material gehienak gelan erabiltzeko pentsatuak dira, egituratuak, ikasleen garapena eta irudimena sustatzeko aproposak ez direnak. Beraz, psikopedagogo italiar honek beste motatako materialak erabiltzen hastea proposatzen du, hala nola, buztina, pintzelak edo egurra. Material mota hauek haurrengan aurretiaz esperimentatu ez duten sentsazio berriak sortzen dituzte; desberdina da haur batek marrazki bat egitean sentitzen duena edo buztinean gure eskuaren aztarna uztean sentitzen duguna.Emilia Ferreirok ikertu zuena gogorarazten digu; haurrek ez dute ikusten dutena marrazten, baizik eta haiek dakitena marrazten dute. Mundu osoko umeak pertsonak marrazten hasten direnean aurrez aurre marrazten dituzte; zailtasunak sortzen dira gizakiak alboz marrazterakoan. Baina mugimendua adierazteko beharra sentitzen dutenean estrategien bila hasten dira, haien arazoei irtenbidea emateko. Estrategia horiek marrazki librean bakarrik agertzen dira.


Hitzaldi osoa entzuteko aukera honako bideo hauetan duzue:


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina