2014(e)ko azaroaren 24(a), astelehena

Sentimenduak lantzen hastea oso garrantzitsua da, norberak une bakoitzean zer sentitzen duen identifikatzeko eta inguruko pertsonak nola sentitzen diren ohartzeko. Horretarako hainbat ariketa aurki ditzakegu. Nik  honako bi hauek aukeratu ditut. Antzekoak dira beraien artean, baina bakoitzak arlo desberdinak lantzen ditu.


Honako ariketa hauekin ikasleek aurpegiko atalak ikasteko aukera dute. Pertsona bakoitzaren ezaugarriak desberdinak dira, eta tamaina  eta kolore desberdinak erabiliz gizakiok dauzkagun sentimenduak marraztu eta sentimendu bakoitza identifikatu eta sentimendu horiei dagozkien ezaugarriak identifikatzen ikasiko dute haurrek.

Aurpegi baten silueta duen irudiak banatu eta haurrek nahi dituzten keinuak, ile mota, koloreak, etab. gehituko dituzte. Ondoren, ariketa honi etekin handiagoa ateratzeko, ariketa bukatzean haurrei beraien irudiengatik galdetzea da egokiena. Adibidez, ser sentitzen dute beraiek haserre daudenean, zerk haserrarazten dien, nola sentitzen diren egun horretan, etab.






2014(e)ko azaroaren 20(a), osteguna

Gaurko sarreran plastilina jangarria nola egin azalduko dut. Haurrek hainbeste erabiltzen duten material hau etxean ditugun osagaiekin nola egiten den ikasiko dute.

Beharrezko osagaiak:

  • 2 koilarakada limoi zuku
  • taza erdi arto almidoia  (Maicena)
  • taza bat ura irakiten
  • taza  erdi gatz mehe
  • 2 irin taza
  • 2 olio koilarakada
  • elikagaien koloratzailea, gel edo hautsean

  • Lehenik eta behin osagai lehor guztiak ontzi handi batean nahastu behar dira. Ondoren osagai hezeak (urak irakiten egon behar du) eta guztia kontu handiz oratu behar da, masa homogeno bat lortu arte. hau bukatutakoan masa ontzi desberdintara banatu behar da eta elikagaien koloratzaile ezberdinak ontzietara bota. jarraian berriro oratu masa, kolorea ondo sakabanatuta geratu arte. Azkenik, masa egun batzuk lehortzen utzi, konsistente egon arte. Egun horiek igarota prest egongo da gure plastilina.

     

    2014(e)ko azaroaren 12(a), asteazkena



    Naturako elementuak erabiliz hainbat gauza sor daitezke. Adibidez, irudietan ikusten diren papergaineko hauek. 
    ariketa hau egitea oso sinplea da. Ikasleei nahi duten koloreko harritxo bat ekartzeko eskatuko diegu. Bakoitzak bere harria duenean tenperak eta pintzelak eta koloreak erabiliz bakoitzak nahi duen marrazkia egin dezake harriaren gainean. Marrazkiak egin ondoren, harriak lehortzen utziko dira. Lehortzen direnean gure papergainekoak erabiltzeko prest egongo dira.




     

    2014(e)ko azaroaren 11(a), asteartea

    Gaurko sarreran haurrei beraien gorputz atalak erabiliz irudiak sortzea posible dela erakutsiko dut. Gainera, haien gorputza hobeto ezagutzeko lagungarria ere bada ariketa hau.

    Ezkerrean dugun irudi honetan hainbat eskuz osaturiko eguzkia aurkitzen dugu. Haur guztien artean egiteko oso egokia da eta elkarrekin lan egiten ikasteko primerako aukera. Ume bakoitzak esku tamaina desberdina izango du, beraz aniztasuna lantzeko ere da baliagarria ariketa hau.

    Hasteko, irakasleak borobil handi bat marraztuko du eta haurrei utziko die hura margozteko aukera. Tenperak erabiliko dira. Ondoren, eguzkia osatzen duten koloreak plastikozko edo paperezko plateretan botako du irakasleak. Haur bakoitzak plateretan dauden kolore bat aukeratzeko aukera izango du eta nahi izanez gero, kolore horien nahasketa egin dezake. Ikasleek eskua tenperekin busti aurretik, irakasleak nola egiten den erakutsiko die, bera eredu izanik. Guztiek prozedura ulertu dutenean lanari ekiteko prest egongo dira. Bakoitzak bere eskuaren aztarna paperean utzi ondoren zikatzen utziko da. Azkenik, tenpera zikatzean eguzkia osatzeko ordua da. Bakoitzak bere aztarna borobilaren inguruan itsatsiko du.




    Eskuak erabiltzeaz gain oinak ere erabili ahal 
    dira. Hona hemen oinak erabili diren marrazki baten eredua.




    2014(e)ko urriaren 27(a), astelehena



    Gaur haurrekin egiteko proposatzen dudan ariketa nahiko sinplea da, baina ere berean dibertigarria da. Haurrek birziklatzeak ez duela aspergarria izan behar ikasteko aukera bikaina da plastika irakasgaian etxeko edozer berrerabiltzea. Kasu honetan, etxetik plastikozko botilak ekartzeko aukera dute, nahi dituzten tamainatakoak. 





    Hasteko, ekarritako botilak erditik ebakiko ditugu eta beheko partea erabiliko dugu. Ondoren, hainbat koloretako tenperak plastikozko edo paperezko plateretan jarriko ditugu. Ondoren, ikasle bakoitzak kartulina zuri zati bat hartuko du eta enbor bat marraztuko du. Azkenik, botila erdia hartuko dugu eta platerean jarriz aukeratu dugun kolorearen gainean jarriko dugu. Koloreen nahasketa egitea ere posible da, kolore berriak lortzeko asmoarekin. Botila, paperean marraztu dugun enborraren inguruan sakatuko dugu margoa paperean gera dadin, zuhaitzaren hostoak simulatuz.